146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, Gobernu Batzarrak 2016ko martxoaren 16an onetsi deialdiarena. Deialdi horren bidez diru-laguntzak ematen dira lankidetza proiektuak egiteko, 2016an, herrialde txirotuekin

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 311751.

Lehendabizikoa.–Onuradunak:

Pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak eta Berriozarko Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak. Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo delegazio bat.

Bigarrena.–Xedea:

Nazioarteko garapenerako lankidetza proiektuak kofinantzatzea, diru-laguntzak emanez, horiek herrialde txirotuetan edo garapen bidean direnetan egiteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laugarrena.–Zenbatekoa: Deialdiaren zuzkidura 27.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Berriozarko Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoan aurkeztuko dira (Euskal Herria plaza, 1).

Eskabideak 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.

Telematikoki ere egin ahal da, Berriozarko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.berriozar.es).

Berriozarren, 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1608705