146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

3. sektoreko 8B lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Antzingo 3. sektoreko 8B lurzatiaren xehetasun azterlana, Fernando Cantero Domínguezek sustatua. Izan ere, hasiera bateko onespenaren ondoko jendaurreko aldia iragan da, inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Antzinen, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Zerio.

ERANSKINA

3. sektoreko 8B lurzatiaren xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1608694