1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
260/2016 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketak (Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak) ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onesten dituena.
Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itundutako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan daude. Legearen VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautzen dira. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoak dira.
Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1999 Legearen 55.1 artikuluak araubide bereziko irakaskuntzatzat jotzen ditu kirol-teknikari tituluak lortzera bideratutakoak. Titulu horiek Estatuko lurralde osorako balio dute, bai akademikoki, bai lanerako.
Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluan Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira, eta 5.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren eskumena da kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.
Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdi mailakoak edo goi mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten baitira.
Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak Kirol-teknikari eta Goi mailako Kirol-teknikari tituluak ezartzen ditu Mendi-kiroletako eta Eskaladako espezialitateetan, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onesten ditu eta horietan sartzeko probak eta baldintzak arautzen ditu.
Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.
Ebazpen honen xedea da 2016-2017 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak (Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak) ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzea.
Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, 2016-2017 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan araubide bereziko kirol ikasketak (Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak) ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzearen alde emandako txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2016-2017 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak (Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak) Nafarroako ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak ezartzea. Ebazpen honen 1. eranskinean jasota daude.
2. 2016-2017 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak (Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedurako jarraibideak, egutegia eta eskabidearen eredua onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean jasota daude.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira eta Irunberriko “FP Lumbier” BHIra igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2016ko uztailaren 4an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.
1. ERANSKINA
Onarpen prozedura arautzen duten oinarriak
1. Prozedura.
1. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.
2. 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan ezarritako araubide bereziko kirol ikasketak (Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak) eginen dituzten ikasleak hartzeko prozedura berariazkoa ebazpen honetan xedatutakoari jarraikiz eginen da, eta Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak onesten dituen errege dekretuarekin bat.
2. Onarpen prozesuaren egutegia.
1. Epe bakarra dago araubide bereziko kirol ikasketetan (Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak) onartzeko prozesurako, epe arrunta izenekoa.
2. Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratutako ikasketetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia hauxe da:
KIROL IRAKASKUNTZA | PROZEDURAREN FASEA | EGUNAK(1) |
Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen maila | Izena emateko epea | 2016ko irailaren 20tik 23ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda | 2016ko irailaren 23an |
Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea | 2016ko irailaren 26tik 28ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin betiko zerrenda | 2016ko irailaren 29an |
Matrikulatzeko epea | 2016ko irailaren 30etik urriaren 4ra (14:00ak arte) |
Mendi Ertainetako kirol teknikaria, bigarren maila | Izena emateko epea | 2016ko irailaren 20tik 23ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda | 2016ko irailaren 23an |
Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea | 2016ko irailaren 26tik 28ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin betiko zerrenda | 2016ko irailaren 29an |
Matrikulatzeko epea | 2016ko irailaren 30etik urriaren 4ra (14:00ak arte) |
Eskaladako kirol teknikaria, bigarren maila | Izena emateko epea | 2016ko irailaren 20tik 23ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda | 2016ko irailaren 23an |
Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea | 2016ko irailaren 26tik 28ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin betiko zerrenda | 2016ko irailaren 29an |
Matrikulatzeko epea | 2016ko irailaren 30etik urriaren 4ra (14:00ak arte) |
(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke. |
3. Bloke komuna beste erkidego batean gaindituta, Nafarroan prestakuntza jarraitu nahi duten pertsonek eskaera aurkeztu beharko diote Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, berariazko blokea hasi aurreko egunetan.
3. Eskaerak aurkeztea.
1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, 2. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
Altsasuko “FP Sakana LH” ikastetxe bateratu politeknikoko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskripzio eskaera.
Orobat, inskripzioa telematika bidez tramitatzen ahalko da, baita posta elektronikoz ere, ikastetxeko zuzendaritzari zuzenduta: iestexer@educacion.navarra.es.
2. Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen mailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea, edo erdi mailako zikloan sartzeko proba gaindituta izatea.
b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako berariazko sarbide proba gainditzea.
3. Mendi Ertainetako erdi mailako zikloko bigarren mailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Lehen maila gainditua izatea Mendi-kiroletako eta Eskaladako irakaskuntzetan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak aipatzen dituen horietan.
b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako berariazko proba gainditzea kasuan kasuko kirol espezialitatean.
4. Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren mailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Lehen maila gainditua izatea Mendi-kiroletako eta Eskaladako irakaskuntzetan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak aipatzen dituen horietan.
b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako berariazko proba gainditzea kasuan kasuko kirol espezialitatean.
4. Ikaspostuen eskaintza.
2016-2017 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitatean kirol irakaskuntza hauek eskaintzen dira, Mendi Ertainetako kirol teknikaria eta Eskaladako kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratuak:
–Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen mailako talde bat. Taldeak 10 lagun izanen ditu gutxienez eta 32 gehienez.
–Mendi ertainetako erdi mailako zikloko bigarren mailako talde bat. Taldeak 10 lagun izanen ditu gutxienez eta 24 gehienez.
–Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren mailako talde bat. Taldeak 4 lagun izanen ditu gutxienez eta 8 gehienez.
Eskaera egiten duten ikasleen kopurua talde bakoitzerako ezarritako gutxieneko kopurua baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du dagokion eskaintza. Eskaeren kopurua talde bakoitzerako eskainitako ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, ebazpen honetan onarpenerako ezarritako irizpideak aplikatuko dira.
5. Ikaspostuen erreserba.
1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako portzentajeen arabera, ikaspostu hauek gordeko dira Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen mailan:
a) Taldeko 4 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izana frogatzen dutenentzat.
b) Taldeko 2 ikaspostu, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.
c) Taldeko 4 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.
d) Taldeko 4 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa, edo baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen direnak, hain zuzen.
2. Taldeko gainerako 18 ikaspostuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat edo hortik gorako bat frogatzen dutenentzat.
3. Gordetako ikaspostu guztiak betetzen ez badira, bete gabekoak erreserbatu gabeko 18 ikaspostuei gehituko zaizkie.
6. Onartzeko irizpideak.
1. Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila:
a) Aurreko oinarriaren 1. idatz-zatiko a), b) eta d) taldeetarako erreserbako ikaspostuetan eta aurreko oinarriaren 2. idatz-zatian adierazitakoetan, izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:
–Lehendabizikoa: Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.
–Bigarrena: Mendi Kirol eta Eskalada beste federazio batek emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.
–Hirugarrena: Mendi Kirol eta Eskalada federazio batek emandako lizentzia indardunik ez duten izangaiak.
Adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:
–Lehendabizikoa: Ikasketa hauetan sartzeko bide ematen dioten ikasketen espedientean ageri den batez besteko nota.
–Bigarrena: Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedurako, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
b) Aurreko oinarriaren 1. idatz-zatiko c) talderako erreserbako ikaspostuetan, izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda osatzeko irizpidea kirol maila handiena izatea izanen da, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen den bezala.
Kirol maila bera badute, oinarri honen a) atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.
2. Mendi Ertainetako bigarren maila eta Eskaladako bigarren maila:
a) Bigarren mailetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrendak lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko dira:
–Lehendabizikoa: Altsasuko “FP Sakana LH” IBPan Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila egin duten ikasleak.
–Bigarrena: Beste ikastetxe batzuetan Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila egin duten ikasleak.
b) Adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:
–Lehendabizikoa: Mendi-kiroletako eta Eskaladako ikasketan lortutako batez besteko azken nota. Ikaslearen ikasketa-espedientearekin frogatuko da nota hori.
–Bigarrena: Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozedurako, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
3. Batez besteko nota biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, biribiltzeko arau matematikoak erabiliko dira.
7. Matrikulazioa.
1. Onartutako ikasleek aipatu den ikastetxeko idazkaritzan egin beharko dute matrikula, ebazpen honen 2. oinarriaren 2. idatz-zatian aipatzen den epean.
2. Ezarritako epeetan matrikula egiten ez badu, ikasleak esleitu zaion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.
8. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia.
Altsasuko “FP Sakana LH” ikastetxe bateratu politeknikoak eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.
9. Argitaratzea.
Ebazpen hau eta eranskinak irakaskuntza hauek eskaintzen diren ikastetxeko iragarki oholean jarriko dira jendaurrean, haiek argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.
2. ERANSKINA
Mendi-kiroletako eta Eskaladako ikasketetan inskribatzeko eskabidea. 2016-2017 ikasturtea (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1608506