146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, uztailaren 4ko 1769/2016 Ebazpenaren aurkako errekurtsoan interesa dutenentzat. Ebazpen horren bidez maisu-maistren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa egin zen.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Xela Vieites Eceizabarrena andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 4ko 1769/2016 Ebazpenaren aurka, hots, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozesuaren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zuen ebazpenaren aurka. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Gorputz Hezkuntzako espezialitateko (euskaraz) interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espediente zenbakia: 0004-ED022016-000044) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2016ko uztailaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F1608707