2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Eskumenak bertze baten esku uztea
Atezko Udaleko alkateak, 2016ko uztailaren 8an, 51/2016 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: Alkatetza honen eskumen guztiak José Ángel Azpiroz Erviti lehen alkateordearen esku uztea 2016ko uztailaren 11tik 15era, biak barne.”
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.
–Ikusirik Udaleko alkate Ezekiel Martín Muxika kanpoan izanen dela 2016ko uztailaren 11tik 15era, biak barne, oporrak direla-eta.
–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1 eta 2. idatz-zatietara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Legeak Udaleko Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak lehen alkateorde José Ángel Azpiroz Ervitiren esku uztea, 2016ko uztailaren 11tik 15era, biak barne.
Bigarrena.–Atezko Udaleko lehen alkateorde José Ángel Azpiroz Ervitiri eskudantziak haren esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udal honen Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuaren arabera.
Eritze Atetzen, 2016ko uztailaren 8an.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.
Iragarkiaren kodea: L1608469