145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, familia langile izateko lanpostu bat lan kontratuarekin betetzeko deialdian

2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 9an argitaratu zen familia langile izateko lanpostu bat lan kontratuarekin betetzeko deialdia. Bertan akats bat dagoela oharturik, behar den zuzenketa egiten da eta eskaerak aurkezteko epea luzatzen da; epe hori hogeita hamar egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Akats zuzenketa hau egitea:

Hau dioen lekuan:

2.1.c) Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Laguntza soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (erdi maila) edo horren baliokidea.

Honako hau esan behar du:

2.1.c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea eta honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Laguntza soziosanitarioko teknikaria (erdi maila) edo horren baliokidea.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (erdi maila) edo horren baliokidea.

Leitzan, 2016ko uztailaren 22an.–Lehendakaria, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1608826