145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren abisua, aditzera ematen duena Deierriko eta Lezaungo udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean jarri dela, baita Garesko, Lizarrako, Gesalazko, Villatuertako, Mañeruko eta Ziraukiko udal mugapeetako abelbideen sailkapenetan egindako aldaketa puntuala ere, Deierriko udal mugapean egindako azterlanen ondorioz.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 122/2015 Ebazpenaren bidez, arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientea onetsi zen. Gero, udal mugape bakoitzeko dokumentuak eta landa-lanak bildu ziren.

Bigarrena.–Abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2016ko ekainaren 22an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1607767