145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

1510/2016 judizioa, delitu arin baten gainekoa

Elena Recio Sánchez, idazkari judiziala.

Aditzera ematen du: delitu arin bat dela-eta epaitegi honetan bideratu den 1510/2016 judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Przemyslaw Mieczyslaw Grabowskyri zitazioa egitea 2016ko irailaren 15eko 10:55ean ager dadin 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan alderdi gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada eta ez agertzeko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Przemyslaw Mieczyslaw Grabowskyri zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1608592