2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2016ko uztailaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2016ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1608462