2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
2tik 6ra arteko aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1.–Aurrekontuko 2/2016 aldaketa: Kreditu-gehikuntza.
GASTUAK. Gastu goititua:
6. kapitulua.–1.1612.62700.43 kontu-saila: Ribaforadako Caballeros Templarios kaleko hornidurako eta saneamenduko sareak berritzeko lanak: 1.015,00 euro.
SARRERAK. Finantzaketa:
1.870.00. kontu-saila: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.015,00 euro.
2.–Aurrekontuko 3/2016 aldaketa: Kreditu berezia.
GASTUAK. Gastu goititua:
2. kapitulua.–1.1612.22706 kontu-saila: Azterlan eta lan teknikoak: 6.241,14 euro.
SARRERAK. Finantzaketa:
1.870.00. kontu-saila: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.241,14 euro.
3.–Aurrekontuko 4/2016 aldaketa: Kreditu-gehikuntza.
GASTUAK. Gastu goititua:
6. kapitulua.–1.1612.62700.34 kontu-saila: Inbertsioa 2005/2008 lanetan Corellako hornidurako eta saneamenduko sareak berritzeko: 6.833,08 euro.
SARRERAK. Finantzaketa:
1.870.00. kontu-saila: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.833,08 euro.
4.–Aurrekontuko 5/2016 aldaketa: Kreditu berezia.
GASTUAK. Gastu goititua:
6. kapitulua.–1.1612.62700.48 kontu-saila: Inbertsioak Murchanteko ponpa biltegien etxoletako lanetan (prestatzea eta obra zuzentzea): 7.553,96 euro.
SARRERAK. Finantzaketa:
1.870.00. kontu-saila: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.553,96 euro.
5.–Aurrekontuko 6/2016 aldaketa: Kreditu berezia.
GASTUAK. Gastu goititua:
4. kapitulua.–1.1612.22699 kontu-saila: Konpentsazioa Murchanteko goiko adarreko, eta Ablitasko Espinillas kaleko obra zuzendaritza ez egiteagatik: 25.261,75 euro.
SARRERAK. Finantzaketa:
1.870.00. kontu-saila: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 25.261,75 euro.
Corellan, 2016ko uztailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1608434