145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URBIOLA

Aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ALDAKETAK 2015EKO AURREKONTUAN

Kreditu gehikuntza 2015eko gastuen aurrekontuaren kontu-sail hauetan: 432 21802 “Ondareko garbiketa” 1.300,00 euro eta 433 211 “Argiteriako lanparak berritu eta konpontzea” 1.120,00 euro, kontu-sail hauen kreditu transferentzia bidez finantzatuak: 432 60101 “Kaleen eta bideen konponketa” 1.200,00 euro, 432 141 “Lorezaintzako lanak” 260,00 euro eta 433 62101 “Farola” 960,00 euro.

Kreditu gehikuntza 2015eko gastuen aurrekontuaren kontu-sail hauetan: 121 21202 “Kontzejuaren etxebizitza eta ostatua konpontzea” 55,00 euro, 432 60102 “Hiri altzariak” eta 433 211 “Argiteriako lanparak berritu eta konpontzea” 480,00 euro, aurrekontuko soberakinaren bidez finantzatua.

Urbiolan, 2016ko ekainaren 30ean.–Burua, Víctor Fernández Olea.

Iragarkiaren kodea: L1608502