2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Aldaketa, Itxesin ezarri den Autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena.
Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duen udal ordenantzan. Erabaki hori iragarki oholean paratu zen, eta 2016ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, apirilaren 21ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da.
Uharte Arakilen, 2016ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.
ALDAKETA, ITXESIN EZARRI DEN AUTOKARABANEN ETA BIZITEGI-IBILGAILUEN ZERBITZUGUNEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAN
Bat.–8. artikuluan, laugarren atalean, ezabatu egin da “Udan, galdetu dutxen zerbitzuaz igerilekuetan bertan eta urtearen gainerakoan Udalaren web orrian” esaldia.
Bi.–Ondoko testua erantsi da 8. artikuluaren bederatzigarren atalean: “Zerbitzugunearen tarifa udan. Autokarabanen zerbitzugunean tarifa bat ordaindu behar da ekainetik irailera bitartean, udal igerilekuak irekita dauden garaian. Bi tarifa bakar egongo dira:
–Bata gau bakar baterako, 5 eurokoa.
–Bestea elkarren jarraiko bi gautarako, 10 eurokoa (gehienez ere 48 ordu).
Zerbitzu eremuan parkimetroa egonen da, eta han ordaintzen ahalko da hautatzen den egonaldiko tarifa.
Ordaintzeko tiketa ibilgailuaren aurreko beiran paratuko da, ongi ikusteko moduko tokian, hobeto kontrolatzeko.
Arratsaldeko 19:00etatik hurrengo egunaren 9:00etara bitartean zerbitzugunean aparkaturik dagoen ibilgailu orok tiketa eduki behar du ongi ikusteko moduko tokian.
Ordainketa tiketa daukaten erabiltzaileek igerilekuetako dutxak erabiltzeko eskubidea daukate, aldez aurretik igerilekuetan kontsulta eginda. Tiketak soilik balio du egun bakar baterako, eta pertsona bakoitzak behin bakarrik erabiltzeko.
Eremu horretan 19:00etatik 9:00etara aparkatutako edozein ibilgailuk zehapena jasoko du, tiketa ez badu jarrita ongi ikusteko moduko tokian.
Tarifa hau aldatu ahalko da osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, ordainketa garaia handituz.”
Hiru.–Kendu da 8. artikuluaren hamargarren atala.
Iragarkiaren kodea: L1608500