145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Katastroko balorazio txostena berrikusteko proiektua berriz ere jendaurrean epe berriarekin

Tebasko Udalak, alkatetzaren ekainaren 16ko 33/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren katastroko balioen simulazioa jaso ondoren eta balorazio txostena berrikusteko proiektua prestatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako hau erabaki zuen:

1.–Balorazio txostena berrikusteko proiektuan, Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren katastroko balioen simulazioa sartu ondoko emaitza berriz ere epe berriarekin jendaurrean edukitzea, txostena berrikusteko proiektuaren ondotik jaso baitzen, eta erabakita baitzegoen 2015eko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela, urriaren 23an.

2.–Jendaurreko epe berri honetan, lehenengoan bezalaxe, jendaurrean egonen dira 2015eko irailaren 10eko erabakian aurkeztutako hasierako dokumentua eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren katastroko balioen simulazioa. Hogei egunean egonen dira jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Tebasen, 2016ko uztailaren 8an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1608474