2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
La Playa Auzalar S-10 sektorea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2016ko uztailaren 11ko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen La Playa Auzalar S-10 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, sektore horretako Konpentsazio Batzordeak eskaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, Udalaren iragarki oholean ere jarriko da. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 09:00etatik 14:00etara.
Orkoienen, 2016ko uztailaren 11n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1608494