145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana Joaquín M.ª Gastón karrikako 2an. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2016ko uztailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: 2016ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizilean, apirilaren 20an, eman zen argitara Joaquín M.ª Gastón karrikako 2ko jabeen elkarteak sustatu xehetasun azterlanari buruzko proiektua, Nafarroa, Los Arcosko 3. poligonoko 214. lurzatikoa. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta indarra duten arloko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, Udalak aho batez erabaki du behin betikoz onestea xehetasun azterlana Nafarroa, Los Arcosko 3. poligonoko 214. lurzatian, Joaquín M.ª Gastón karrikako 2ko jabeen elkarteak sustatua.

Los Arcosen, 2016ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1608466