2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GORZA
Udal ordenantza, 5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duena. Hasierako onespena
Gorzako Udalak, 2016ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Gorzan, 2016ko martxoaren 22an.–Alkatea, Pedro Mascaray Navarro.
Iragarkiaren kodea: L1608517