145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Foru Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin bat, Imozko Udaleko alkateak 35. ebazpena eman zuen, 2016ko uztailaren 8an, ezkontza zibilari buruz.

Lehena.–Patxi Xabier Iturrioz Garmendia udal honetako zinegotziaren esku uzten da aipatutako ezkontza zibila egiteko eskumena. Eskumen horrek ebazpen hau sinatzen denetik aurrera izanen du indarra.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Imotzen, 2016ko uztailaren 8an.–Alkatea, Jose Angel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1608472