145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2015eko abenduaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Espartza Zaraitzuko Udalaren 2016ko plantilla organikoa.

Behar den iragarkia 2016ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, apirilean, jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; beraz, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean heldu baita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Espartza Zaraitzun, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Albina Semberoiz Beaumont.

ERANSKINA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostuaren izena: idazkari-kontu hartzailea, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Herriburua: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: erregelamendukoa, oposizio-lehiaketa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Lanaldi osoa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: –Bitarteko idazkari-kontu hartzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: erregelamendukoa, oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

zerbitzu anitzetako enplegatua. D mailaren pareko lansaria. Lanaldi erdian. Itzaltzurekin partekatua. Herriburua: Espartza Zaraitzuko Udala. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %2,99; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hizkuntza eskakizuna: Merezimendua: Euskaraz jakitea.

ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA

Administrazio-kontratudunak

Cristina Aisa Rivera. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Batasunean, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko udalekin. Antzinatasuna: 2012/07/06.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. D mailaren pareko lansaria. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria: %2,99. Administrazio egoera: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 2005/02/18.

Iragarkiaren kodea: L1608473