2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
3/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 3/2015 aldaketa.
–Diruzaintzako gerakina.
GASTUAK: 2.398,58 euro.
SARRERAK: 2.398,58 euro.
Etxarrin, 2016ko uztailaren 11n.–Alkatea, Carlos Odériz Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1608497