145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak, 2016ko uztailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuan 1/2016 aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Cintruenigon, 2016ko uztailaren 8an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1608470