2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Bainuetxe alderdiko determinazio xehakatuen plan berezia. Hasierako onespena
Beraskoaingo Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Beraskoaingo Bainuetxe alderdiko determinazio xehakatuen plan berezia, Aguabel SAk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Beraskoainen, 2016ko uztailaren 12an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L1608522