2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Ekonomia eta finantza plana onestea
Beireko Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Ekonomia eta finantza plana, aurrekontuen egonkortasun araua bete ez delako egindakoa. Agerian gelditu da 2015eko aurrekontuaren likidazioa egiterakoan.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.
Orobat aditzera emateko ez bertze deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Beiren, 2016ko uztailaren 8an.–Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1608528