2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKETA
1/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu gehikuntza gastuen aurrekontuaren kontu-sail hauetan: 2015, 121 224 “Aseguruen sariak” 104,38 euro eta 432 21802 “Kaleen eta bideen konponketa eta mantentzea” 2.087,57 euro, 531 60100 “Bideen konponketa” kontu-sailaren kreditu transferentzia bidez finantzatuak: 2.191,57 euro.
Azketan, 2016ko ekainaren 30ean.–Burua, Pablo de Antonio Latienda.
Iragarkiaren kodea: L1608501