2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Udalaren lur baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, soberako lurzatiaren kalifikazioa emateko
Aiegiko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Onestea Trabajos Catastrales SA enpresak egindako txostenak, lehen azaldutakoak, ondorioak Aiegiko Udal katastroan jasoak izan daitezen, proposaturiko aldaketekin batera.
2.–Aiegiko hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1343. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzea, jabari publikokoa izatetik soberako lurzatia izatera pasatuz, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritako tramiteak egin ondoren.
2. poligonoko 1343. lurzatiaren 32,56 metro karratuen kalifikazio juridikoa aldatzea egokia eta legezkoa dela frogatzeko oinarria da oso txikia eta irregularra dela eta, daukan kokapena edukita, ezin zaiola eman erabilera egokirik eta jabetza pribatuen arteko erabilgarritasun gabeko atala izateko besterik ez duela balio.
3.–Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsiko du osoko bilkurak, jendaurrean hilabete batez eduki ondotik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.
Aiegin, 2016ko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1608476