145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea Aiegiko udalerrian desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hilabetez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.–Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betiko ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Nolanahi ere, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hain zuzen ere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aiegin, 2016ko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1608465