145. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena

Aiegiko Udaleko alkate udalburu Juan María Yanci Lópezek, 2016ko uztailaren 7an, ondotik hitzez hitz osorik agertzen den ebazpena eman zuen:

Ikusirik, epaimahaiaren proposamena, jarraian hitzez hitz ematen dena.

Epaimahaiaren proposamena:

Aiegiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, administrazio kontratuarekin, jabetzan bete bitartean, oposizio bidez betetzeko hautaprobak kalifikatu ondoren, eta Alkatetzak 2016ko apirilaren 19an eman ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoa betez, jendaurrean jartzen da oposizioko gaindituen zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren araberakoa, eta osoko bilkurari proposamena egiten zaio José Ángel Sánchez Sánchez izenda dezan, bera baita gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena erdietsi duen izangaia. Probak gainditu ondotik, lanposturik gabe gelditzen diren gainerako bost izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan, harik eta zerrenda berri bat egin arte. Lan poltsa honek indarra edukiko du Aiegiko Udalak egoki ikusten duen bitartean, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 42.2.d) artikuluan ezarritakoa aplikatuz sortu da.

Kontuan hartuz José Ángel Sánchez Sánchezek, gaur, 2016ko uztailaren 7an, Aiegiko Udalaren bulegoetan aurkeztu duela zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarrian ezarritako dokumentazio guztia.

EBATZI DUT:

1.–Izendatzea José Ángel Sánchez Sánchez, NAN zenbakia 44627024D duena, Aiegiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua izan dadin administrazio kontratuarekin, lanpostua jabetzan bete bitartean, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, eta plantilla organikoan sartzea administrazio kontratu baten bidez eta sarbidea oposizio bidezkoa duela. Hori, Epaimahaiaren proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan ezarritakoa betez.

2.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 113/1985 Foru Legearen 32.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3.–José Ángel Sánchez Sánchezi hamabost eguneko epea ematea lanpostuaren jabetza har dezan eta lanean has dadin Aiegiko Udalean.

4.–Aiegiko Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aiegin, 2016ko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1608463