142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

227/2016 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2015-2016 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei baimena luzatzen diena 2016-2017 ikasturterako.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 19an emandako 176/2016 Ebazpenaren bidez jarraibideak onetsi ziren eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeetarako. Ebazpen horren I. eranskineko 3. idatz-zatian ezarri zen 2015-2016 ikasturtean modu esperimentalean eskolaldi etengabea edo malgua ezarrita zuten ikastetxeek baimena 2016-2017 ikasturterako luzatzeko eskatu behar zutela.

Luzapena eskatzeko atal horretan finkatutako protokoloa bete dute ikastetxeek.

Ikusirik Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei baimena luzatzearen aldekoa, ikastetxeek beraiek eskatuta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2015-2016 ikasturtean eskolaldi etengabea ezartzeko baimena izan zuten Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei baimena luzatzea 2016-2017 ikasturterako, modu esperimentalean. Honako hauek dira:

–Erriberriko “Príncipe de Viana’’.

–Urrotz Hiriko ikastetxe publikoa.

–Vianako “Ricardo Campano’’.

–Oibarko “Gabriel Valentín Casamayor’’.

–Zareko “San Nicolás’’.

–Faltzesko “Doña Álvara Álvarez”.

–Larragako “San Miguel”.

–Miranda Argako “San Benito”.

–Eloko “Santa Bárbara”.

–Pitillasko ikastetxe publikoa.

–Sartagudako “Nuestra Señora del Rosario”.

–Altsasuko “Sagrado Corazón”.

–Caparrosoko “Virgen del Soto”.

–Castejongo “Dos de Mayo”.

2. 2015-2016 ikasturtean eskolaldi malgua ezartzeko baimena izan zuten Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei baimena luzatzea 2016-2017 ikasturterako, modu esperimentalean. Honako hauek dira:

–Alloko “La Cruz’’.

–Antzingo “San Fausto’’.

–Arroizko “La Balsa’’.

–Deikazteluko “Virgen de Nievas’’.

–Lezaungo ikastetxe publikoa.

–Murchanteko “Mardones y Magaña”.

–Obanosko ikastetxe publikoa.

–Murillo el Frutoko “Raimundo Lanas”.

–Corellako “José Luis Arrese”.

–Sesmako “Virgen de Nievas”.

–Villatuertako “San Veremundo”.

–Kasedako “Francisco Javier Sáenz de Oiza”.

–Aurizberriko “Auzperri”.

–Aurizko ikastetxe publikoa.

–Berbintzanako “Río Arga”.

–Funesko “Elías Terés”.

–Leringo “Doña Blanca de Navarra”.

–Arradako “Ximénez de Rada”.

–Carcarko “Virgen de Gracia”

–Oteitzako “San Salvador”.

–Fustiñanako “Santos Justo y Pastor”.

–Fiteroko “Juan de Palafox”.

–Valtierrako “Félix Zapatero”.

–Santakarako “Nuestra Señora de La Asunción”.

–Iruñeko “Nicasio de Landa”.

–Cortesko “Cerro de la Cruz”.

–Cintruenigoko “Otero de Navascués”.

–Burlatako “Hilarión Eslava”.

–Iruñeko “El Lago de Mendillorri”.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe horietara, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzura, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialera ere, argitara eman dadin.

Iruñean, 2016ko ekainaren 15ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

Iragarkiaren kodea: F1607542