1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko uztailaren 5ean hartua, Errezuko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Errezuko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Errezuko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Errezuko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Honako kide hauek izanen dira: Alfredo Buldain Goñi jauna, Javier María Zugasti Azanza jauna, Javier Esparza Izura jauna, Aitor Francisco Rico Buldain jauna eta Joseba Mikel Apesteguia Martínez de Lizarrondo jauna. Kide horien artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Errezuko Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko uztailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1608374