4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA
28/2014 betearazpen-pieza
Francisco Lurueña Rodríguez jauna, Bilboko Lan arloko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetako 28/2014 betearazpen prozedurako autoetan, 2016ko apirilaren 20an eta 2016ko apirilaren 26an, Entel Navarra Logística SLren, Entel Ingeniería SLren eta Grupo Entel Sistemas de Telecomunicación enpresaren intereseko ebazpenak eman dira. Epaitegi honetako Idazkaritzan eskura dituzte (Barroeta Aldamar kalea, 10, 6. solairua, 48001, Bilbo).
Ediktu hau argitaratu eta ondoko hiru egunean agertu beharko dute; bestela, ohartarazten zaie ebazpen horiek irmo bihurtuko direla.
Eta 2016ko apirilaren 20ko autoa eta 2016ko apirilaren 26ko dekretua Entel Navarra Logística SLri, Entel Ingeniería SLri eta Grupo Entel Sistemas de Telecomunicacióni jakinarazteko eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non dauden jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Bilbon, 2016ko ekainaren 23an.–Justizia Administrazioaren letradua, Francisco Lurueña Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: J1608212