142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa xehakatua 3. poligonoko 773. lurzatian.
Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri jarduerako plan berezia, hirigintzako aldaketa xehakatua, 3. poligonoko 773. lurzatiari dagokionez. Jofemar, S.A. enpresak sustatu du, eraikigarritasun handiagoa esleitzeari eta gehieneko lerrokadurak definitzeari dagokionez.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak 79.3 artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1608360