2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Herrilurraren okupazioa. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1. Hasiera batean onestea Azkoiengo Udalaren herrilurretako finkaren 50 m²-ko okupazioa (3. poligonoko 696. lurzatia, Royuela bazkalekuaren alderdian). José Manuel Carmona Martínezek eskatu du, haurren jostetarako erabiltzeko.
2. Aipatu herrilurra okupatzea arautuko duen baldintzen agiria onestea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1608358