142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera batez onestea 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien
38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa: Diru-laguntza izendunak

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2016ko uztailaren 4an onetsi zuen Iruñeko Udalaren 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren (Diru-laguntza izendunak) aldaketa.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1608315