142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera batez onestea 2015eko superabita erabiltzeko proiektua eta 2016ko aurrekontuaren aldaketak gastu orokorretarako

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2016ko uztailaren 4an onetsi zituen 2015eko superabita erabiltzeko proiektua eta 2016ko aurrekontuari egindako aldaketak, ezohiko kredituen eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1608314