2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2016ko ekainaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan. Enrique Alfaro Ilzarbek sustatu du, “Abeltzaintza intentsiborako eraikinen ezaugarriak (haztegiak)” atala aldatzeari dagokionez, zerri-haztegitarako eraikinetan zenbait baldintza erantsiz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunek azter dezaten eta egoki jotzen dituzten bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Miranda Argan, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1608353