2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Aldaketa Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen “Aldaketa Milagroko Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioetan, Planean aurreikusitako sistema orokorra ezabatzeko San Juan etorbidearen, Errege Bardeak kalearen, Errege Bardeak bigarren zeharkalearen eta Jesus Oños kalearen artean”, Milagroko Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean izango da hilabetez, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, interesa duten entitate edo lagun guztiek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak egin ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluarekin bat 79.2 artikuluak agindutakoaren arabera.
Milagron, 2016ko uztailaren 6an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1608398