2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, 2016ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.
Kreditu gehikuntza duen gastuetako aurrekontua:
1-41210-6100000.–“Inbertsioak makaldietan”, 13.603,70 euro.
Kreditu berezia duen gastuetako kontu-saila:
1-41210-6100100.–“Itxitura lanak”, 23.067,98 euro.
Finantzaketa:
1-870.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 36.671,43 euro.
Mendabian, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1608321