2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Laborantzako lurzatien enkantea
Los Arcosko Udalak, 2016ko uztailaren 1ean egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea, laborantzako herrilurren aprobetxamenduan libre gelditu diren lurzatiak urtebeterako emateko, herritarren arteko edozein esleipen motaren bidez.
Lehen enkantea Udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da 2016ko abuztuaren 22an, goizeko 9:30ean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabortz eguneko epea iraganik.
Enkante hori arautzen duen baldintza agiria udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Los Arcosen, 2016ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L1608412