2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta desafekzioa
Leitzako Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen:
1.–Honako herrilur hauen desafekzioa onartzea:
POLIGONOA | LURZATIA | METROAK |
4 | 252 | 6.618,48 m² |
4 | 396 | 27.898,98 m² |
4 | 101 | 2.283,41 m² |
4 | 179 | 1.166,20 m² |
–Desafekzioaren xedea: herri ondasuna ondareko ondasun bihurtzea eta gero trukea egitea, finka pribatu hauek jasotzeko:
POLIGONOA | LURZATIA | METROAK |
4 | 388 | 3.300 m² |
4 | 389 | 1.600 m² |
4 | 390 | 800 m² |
4 | 391 | 6.900 m² |
3 | 391 | 15.498,70 m² |
3 | 479 | 4.977,62 m² |
–Lur trukaketaren erabilgarritasun publikoa: herrilurrean dauden enklabe partikularrak kendu eta, aldi berean, lur pribatu guztiak elkartu. Honekin, gainera, herrilurraren aprobetxamendu hobea eta zuzenagoa lortuko da.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, kaltetuak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.
3.–Lurzatiak trukatzeko baldintza agiria onartzea.
4.–Leitzako 4. poligonoko 118. eta 369. lurzatiak banatzen dituen bide publikoaren (448,49 m²) kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea.
5.–Aipatu jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatzea.
Aldaketaren xedea: bidea ondareko ondasun bihurtzea, ondoren 1. puntuan zehaztutako lurzatiekin trukatzeko.
Aldaketaren erabilgarritasun publikoa: aipatu bidea errealitatean ez da existitzen, bertan bukatzen da eta katastroan dagoen beste bide bat erabiltzen da.
6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, kaltetuak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.
7.–Alegaziorik aurkezten ez bada jendaurreko aldian, aipatutako ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onartutzat hartuko da.
Leitzan, 2016ko uztailaren 4an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1608303