2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Aldaketa xehakatua, Zuastiko 15.1 eremu homogeneoan
eta 2 sektorean. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2016ko martxoaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa xehakatua behin betiko onestea Zuastiko AH-15.1 eremu homogeneoan eta 2. sektorean. Itzako Udalak sustatua da, xedea izanik eraikigarritasuna handitzea etxebizitza kopurua handitu gabe.
Araudi onartua argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Itzan, 2016ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.
ERANSKINA
Aldaketaren testu arauemailea (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1608636