2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Alkatetza beste baten esku uztea
Ikusirik oporrak direla-eta aurtengo uztailaren 7tik 15era bitarte udalerritik kanpo egonen naizela.
Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean, besteak beste kanpoan izateagatik, alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek beraganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai uzten diren haren esku, eta uztailaren 7tik aurrera izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.
Ebatzi dut: Kai Galarza Cervera alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak; hark 2016ko uztailaren 7tik 15era arte beteko ditu.
Iturmendin, 2016ko ekainaren 29an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1608343