2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Oihan enkantea
Uharteko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra.–Miravalles hermendian, San Miguel parajean, larizio pinua, 1.133 m³ guztira. Hasierako prezioa: 10.416,00 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
Proposamen ekonomikoak, Udal Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 behin-behineko fidantza gisa utzi izanaren gordekinarekin batera, Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira edo legez ezarritako bideak erabiliz, 2016ko uztailaren 29ko eguerdiko 14:00ak baino lehen.
Eskaintza ekonomikoak Uharteko Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2016ko abuztuaren 3an, asteazkenarekin, 13:00etan.
Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea Nafarroako Kontratazioaren Atarian iragarriko da.
Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian (https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoSubastas.aspx?Cod=160712112858C8EC45F4).
Uharten, 2016ko uztailaren 12an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L1608545