142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

250/2016 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, udal musika eskolentzako diru-laguntzen 2016ko deialdia, martxoaren 22ko 85/2016 Ebazpenaren bidez onetsia, ebazten duena.

2016ko maiatzaren 5ean amaitu zen aipatu deialdian eskaerak aurkezteko epea (deialdia 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an) eta ekainaren 9an argitaratu zen Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan), musika eskola bakoitzari dagokion behin-behineko zenbatekoa, deialdiaren 6. oinarrian ezarritako zenbatekoa banatzearen ondorioz. Era berean, musika eskolei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko, interesdunei entzutea emateko deialdian aurreikusitako tramitea bete zedin.

Alegazioak aurkezteko epea bukaturik eta haiek ebatzita, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, musika eskola bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoari buruz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1.820.283 euroko gastua esleitzea, 2016ko aurrekontuko “Musika eskoletarako diru-laguntza” izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura, musika eskolen titularrak diren udal entitateei, ebazpen honen eranskinaren arabera, martxoaren 22ko 85/2016 Ebazpenaren bidez 2016. urterako onetsitako deialdian ezarritako arauetan aurreikusitakoari jarraikiz.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Administrazioko ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

ERANSKINA

Udal musika eskolentzako diru-laguntzak, 2016. urterako

85/2016 Ebazpena, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana

MUSIKA ESKOLEI DIRU-LAGUNTZAK BANATZEKO BEHIN-BEHINEKO PROPOSAMENA. 2016

IFZ

ENTITATE TITULARRA

DEIALDIAREN 5. ATALAK

EZARRIRIKO MUGAK

DIRU-LAGUNTZAK

2016. URTEA

Ekarpena - Udala

2015. urtea

Eskolaren

aurrekontuaren

%33 2016. urtea

Guztira

(eurotan)

1. ordainketa, eurotan

2. ordainketa, eurotan

P3100600J

Ablitasko Udala

75.772,28

45.597,75

10.058,02

5.029,01

5.029,01

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

173.894,47

119.825,78

15.763,82

7.881,91

7.881,91

P3132500D

Antsoaingo Udala

112.714,24

96.083,49

32.462,02

16.231,01

16.231,01

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

47.918,11

38.346,00

11.686,74

5.843,37

5.843,37

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

40.000,00

31.614,00

13.439,75

6.719,88

6.719,87

P3104200E

Azagrako Udala

66.991,60

46.570,23

18.562,23

9.281,12

9.281,11

P3138600F

Barañaingo Udala

356.000,00

308.121,00

153.396,24

76.698,12

76.698,12

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

151.602,91

94.897,31

22.935,23

11.467,62

11.467,61

P3190300H

Berriozarko Udala

216.766,58

119.198,31

33.949,42

16.974,71

16.974,71

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

7.400,00

13.099,16

6.281,63

3.140,82

3.140,81

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

433.035,02

286.444,29

111.425,47

55.712,74

55.712,73

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

101.500,00

42.351,61

21.129,09

10.564,55

10.564,54

P3107100D

Cintruenigoko Udala

61.226,72

57.651,00

34.090,75

17.045,38

17.045,37

P3107600C

Corellako Udala

62.185,63

42.619,50

17.030,22

8.515,11

8.515,11

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

24.000,00

25.626,42

7.171,41

3.585,71

3.585,70

P3108500D

Eguesibarko Udala

236.283,14

193.132,50

55.330,84

27.665,42

27.665,42

P3105000H

Baztango Udala

77.881,81

66.594,00

24.236,70

12.118,35

12.118,35

P3109600A

Lizarrako Udala

172.032,59

145.757,70

55.508,26

27.754,13

27.754,13

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

33.000,00

37.864,35

12.966,42

6.483,21

6.483,21

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

15.171,21

17.655,00

9.282,99

4.641,50

4.641,49

P3110500J

Fontellasko Udala

12.772,20

18.516,30

12.772,20

6.386,10

6.386,10

P3111300D

Garinoaingo Udala

21.132,21

31.028,14

14.581,86

7.290,93

7.290,93

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua

103.525,00

108.900,00

63.041,98

31.520,99

31.520,99

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

120.833,10

90.037,20

39.679,05

19.839,53

19.839,52

P3190400F

Irurtzungo Udala

61.105,48

40.026,05

19.611,38

9.805,69

9.805,69

P3113700C

Lakuntzako Udala

42.090,47

31.676,37

11.713,30

5.856,65

5.856,65

P3155300A

Lekunberriko Udala

162.539,74

165.326,23

55.963,53

27.981,77

27.981,76

P3115100D

Leringo Udala

19.514,68

14.114,10

6.259,83

3.129,92

3.129,91

P3115200B

Lesakako Udala

75.890,14

47.579,40

12.523,41

6.261,71

6.261,70

P3115600C

Lodosako Udala

80.771,31

42.006,30

13.343,04

6.671,52

6.671,52

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

49.543,31

32.860,25

13.652,23

6.826,12

6.826,11

G31578693

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

107.990,99

92.840,55

50.930,27

25.465,14

25.465,13

P3116900F

Milagroko Udala

57.945,20

50.490,00

33.506,41

16.753,21

16.753,20

P3117600A

Murchanteko Udala

66.109,78

47.983,04

27.888,80

13.944,40

13.944,40

P3102300E

Mutiloako Udala

180.009,84

149.820,00

48.633,78

24.316,89

24.316,89

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

267.355,60

213.771,33

53.560,80

26.780,40

26.780,40

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

15.970,00

12.012,00

2.549,83

1.274,92

1.274,91

P3119100J

Erriberriko Udala

170.637,74

116.255,37

37.540,91

18.770,46

18.770,45

G31699143

Oltza Zendeako Udalaren Eskolako Patronatua

136.110,16

94.120,10

35.471,91

17.735,96

17.735,95

P3120100G

Iruñeko Udala

1.649.660,00

622.228,53

219.684,72

109.842,36

109.842,36

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

138.550,00

88.423,50

39.346,03

19.673,02

19.673,01

P3120601D

Musika Sustatzeko Garesko Udalaren Patronatua

38.687,67

44.434,50

26.804,58

13.402,29

13.402,29

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

40.642,08

56.886,31

38.185,87

19.092,94

19.092,93

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

12.392,65

16.170,00

7.822,15

3.911,08

3.911,07

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

78.021,53

64.505,10

24.453,96

12.226,98

12.226,98

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

213.949,39

146.112,62

50.178,06

25.089,03

25.089,03

V31146384

Tafallako Udalaren Musika Eskolako Patronatua

278.348,25

168.498,00

57.470,00

28.735,00

28.735,00

P3123200B

Tuterako Udala

483.794,17

232.709,48

66.842,20

33.421,10

33.421,10

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

18.250,00

26.110,10

15.259,16

7.629,58

7.629,58

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

261.877,72

174.618,18

54.304,50

27.152,25

27.152,25

GUZTIRA

7.431.396,72

4.869.108,45

1.820.283,00

910.141,61

910.141,39

F1608368

Iragarkiaren kodea: F1608368