2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, gizarte larrialdiko udal laguntzak emateko oinarriena. Laguntza horiek banakako ebaluazioaren bidez emango zaizkie 2016. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren Oltza Zendeako lagunei edo familiei
Oltza Zendeako Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen gizarte larrialdiko udal laguntzak emateko oinarriak onartzea. Laguntza horiek banakako ebaluazioaren bidez emango zaizkie 2016. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren Oltza Zendeako lagunei edo familiei.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa) 311487.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Arau honen bitartez, diru-laguntza emango zaie larrialdi egoera bati aurre egiteko zailtasun egiaztatuak dituzten Oltza Zendeako lagunei eta familiei. Udal prestazio horren bitartez, tresna eraginkor batez hornitu nahi dira Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten lagunen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.
Bigarrena.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da gizarte zerbitzuen arloko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura garatzea.
Era askotako kontzeptuak lagun daitezke diruz; horiek guztiak deialdiaren oinarrietan bildu dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://ayuntamientoolza.com.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 1.250,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Egun horretatik aurrera, urte osoan izango da zabalik.
Oltza Zendean, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1608432