2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Araua, Udalaren materialen lagapena arautzen duena.
Hasierako onespena
Beriaingo Udalak, 2016ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beriaingo Udalaren materialen lagapena arautzen duen araua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, araua behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Beriainen, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Oscar Ayesa Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L1608356