2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
2 eta 3. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2016ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontuan 2. eta 3. aldaketak egiteko espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.
Bargotan, 2016ko uztailaren 5ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1608340