142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2016 espedientea, kreditu transferentzia eginen baita.

Iragarkia 2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

–Gastu goititua:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA
(euroak)

21 43901 22699

“Herriko merkataritzaren beste hainbat gastu”

500,00

GUZTIRA

500,00

–Gastu beheititua:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA
(euroak)

61 15332 21000

“Urbanizazioaren mantentze lana”

500,00

GUZTIRA

500,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2016ko uztailaren 5ean.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1608348