2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Alkatetza beste baten esku uztea
Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,
EBATZI DUT:
1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Patricia Elena Abad Encinas hirugarren alkateordearen esku uztea, 2016ko uztailaren 18tik 23ra arte, biak barne.
2. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Cesar de Luis Murugarren bigarren alkateordearen esku uztea, 2016ko uztailaren 24tik 28ra arte, biak barne.
3. Honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Antsoainen, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1608322