2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Aldaketa puntuala, Udal Planeko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Oibarko Udal Planeko egiturazko determinazioetan, Oibarko 1. poligonoko 703. lurzatiari dagokinez (AA-24 unitate asistematikoa sortzea).
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Oibarren, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1608355