2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Aldi baterako kontratazioetarako deialdiak
Burlatako Udalak, Alkatetzaren 633/2016, 634/2016, 635/2016, 636/2016 eta 637/2016 Ebazpenen bidez, 2016ko uztailaren 11koak guztiak ere, honako deialdi hauek onartu ditu:
–Deialdia, hautaproben bitartez izangaien zerrenda bat osatzeko, gizarte langilearen lanpostuan, B mailakoan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Burlatako Udaleko gizarte zerbitzuen alorrean sortzen diren beharrei erantzute aldera. Izena emateko epea: 2016ko abuztuaren 1etik 12ra, biak barne.
–Deialdia, hautaproben bitartez izangaien zerrenda bat osatzeko, famili langilearen lanpostuan, C mailakoan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Burlatako Udaleko gizarte zerbitzuen alorreko etxez etxeko laguntza zerbitzuan. Izena emateko epea: 2016ko abuztuaren 1etik 12ra, biak barne.
–Deialdia, hautaproben bitartez izangaien zerrenda bat osatzeko, errepideak eta eraikinen nahiz lokalen barruko aldeak garbitzeko enplegatuaren lanpostuan, E mailakoan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Burlatako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura (Udaleko Kultura eta Kirol Patronatuak). Izena emateko epea: 2016ko abuztuaren 1etik 12ra, biak barne.
–Deialdia, hautaproben bitartez izangaien bi zerrenda osatzeko, horietako bat desgaitasuna duten izangaiekin, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, D mailakoan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Burlatako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura (Udaleko Kultura eta Kirol Patronatuak). Izena emateko epea: 2016ko abuztuaren 22tik irailaren 2ra arte, biak barne.
–Deialdia, hautaproben bitartez izangaien zerrenda bat osatzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza espezialitatea) lanpostuan, D mailakoan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Burlatako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura (Udaleko Kultura eta Kirol Patronatuak). Izena emateko epea: 2016ko abuztuaren 22tik irailaren 2ra arte, biak barne.
Deialdi bakoitzaren oinarriak interesdun ororen eskura izanen dira Burlatako Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoan (Larrainetako plaza, z.g.) eta Udalaren web orrian (www.burlada.es).
Burlatan, 2016ko uztailaren 11n.–Jarduneko alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L1608505