142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren abisua, aditzera ematen duena Urraulgoitiko, Urraulbeitiko eta Leringo udal mugapeetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galduta daudenak berritzeko proposamena jendaurrean jarri dela, baita Sesmako udal mugapeko abelbideen sailkapenean egindako aldaketa puntuala ere, Leringo udal mugapeetan egindako azterlanen ondorioz.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 101/2015 Ebazpenaren bidez, arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientea onetsi zen. Gero, udal mugape bakoitzeko dokumentuak eta landa-lanak bildu ziren.

Bigarrena.–Abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2016ko ekainaren 13an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1607413